Robotikari buruzko feria herriko industria sektorea bultzatu eta eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako kualifikaziodun profesionalen alde egin nahi duen ekimena dela azaldu du Elgoibarko Udalak.
Robotika Dibertigarria 7 eta 13 urte arteko ikasleei dago zuzendua, eta Maalako parkean egingo dute ekainaren 3ean, 11:30etik 13:30era. (ikus diptikoa -PDF-)
Ane Beitia alkatearen esanetan, Elgoibarko enpresek urte asko daramatzate maila teknologiko handiko proiektuen aldeko apustua egiten eta horretarako, eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak behar dituzte. Beraz, beharrizan hau badagoela jakinda "Elgoibarko Udalak udalerriko gazteekin txikitatik lan egiteko jarduerak bultzatzen ditu", azaldu du Beitiak.
• Ikastaroak eta erakusketa
Bi ikastaro eta erakusketa bat izango ditu feriak. Erakusketan Elgoibarko tailer teknologikoetan parte hartu duten ikasleen lanak erakutsiko dituzte. Tailerretan, berriz, gazteek programazioarekin eta robotikarekin lotutako proiektuak gauzatuko dituzte, "modu dibertigarrian eta jolas-giroan".
Zazpi eta bederatzi urteko umeentzat bi tailer antolatu dituzte.
- Batean, KODU Game Lab tresna erabilita, pertsonaiei eta mugimenduei esker, euren mundua diseinatzen ikasiko dute eta bestean, LEGOWEDO 2.0 aplikazioarekin lehenengo robota muntatu eta programatuko dute, honen funtzionaltasuna hobetzeko irudimena erabiliz.
- 10-13 urteko gazteek, aldiz, Scratch bidez gailu elektrikoak programatuko dituzte eta LEGO Scratch bidez gailu elektrikoak programatuko dituzte eta LEGOMindstorms EV3-rekin robota aldatu eta programatuko dute aurrez planteatutako erronka lortzeko.
Tailerrak doakoak izango dira eta talde bakoitzean, gehienez, zortzi ikaslek hartu dezakete parte. Interesatuek, maiatzaren 25a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako, ondoko helbidean dagoen inprimakia bete beharko dute: http://bit.dolrobotikadibertigarria
Informazio gehiagorako: 94374 10 50 - miriam@elgoibar.eus