Mekako ikasleek hiru domina irabazi dituzte EuskoSkills olinpiadetan

Barren.eus 2018ko mai. 11a, 12:56

Maiatzaren 7tik 11ra bitartean Euskal Lanbide Heziketako olinpiadak (EuskoSkills) jokatu dira IMHn eta Meka Elgoibarren. Era berean, bi zentroetako ikasleak ere lehiatu dira beste herrietako ikastetxeek antolatutako probetan. Horien artean, Mekako ikasle Kimetz Alberdik urrezko domina lortu du Oreretan.

Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatutako lehiaketa hauetan ikasleen trebezia azaltzeko egin dituzte probak. Torneatze eta Fresatze probak egin dituzte aurten IMHn. Ikasleek piezaren planoa jaso eta denbora jakin batean makinan pieza egin dute, neurriak errespetatuz eta makinetan txandatuz (ikus probako argazkiak eta bideoak). IMHko Iker Bizente eta Markel Iturria ikasleek, CNC Torneatze proban hartu dute parte. Astelehenean hasi ziren probak eta gaur bukatuko dituzte. Emaitzen berri, baina, ekainaren 15ean emango dute. IMHko ikasle Mikel Pascualek CAD proban hartuko du parte, maiatzaren 22an Bidasoako Lanbide Heziketako zentroan egingo duten lehiaketan.

Ibilgailuen teknologian oinarritutako proba, Mekan
Meka Elgoibar ikastetxean, ibilgailuen teknologian oinarritutako lehiaketa jokatu zuten eguaztenean EuskoSkillsen baitan. Bost ordutan hainbat erronka egin behar izan zituzten: mekanikan kulata altsatu eta zilindro baten lasaiera neurtu; elektrizitatean polimetroarekin eta osziloskopioarekin diagnosia; neumatikan zirkuitu neumatikoen ebazpena; eta ibilgailuetan Seat Leon FR baten autodiagnosia eta Toyota Prius baten tentsio altuko deskonexioa. Lehen saria Gasteizko Egibide ikastetxeko Mikel Abascalek jaso zuen, bigarrena Mekako Asier Markuerkiagak eta hirugarrena Oreretako Don Bosco zentroko Unai Anguianok. Lehiaketan parte hartu zuen Mekako beste ikaslea Xuban Balerdi izan zen. (ikus Mekakoek eginiko bideoa)

• Urrezko domina Kimetz Alberdirentzat

Meka Elgoibarko bi ikasle Automozioko Pintura proban lehiatu dira Oreretako Don Bosco ikastetxean, eta biek eskuratu zituzten dominak. Kimetz Alberdik urrezko domina irabazi zuen eta brontzezkoa Andoni Beristainek.

euskoskills meka elgoibar kimetz alberdi

euskoskills 2018 meka elgoibar

euskoskills 2018 meka elgoibar 1

euskoskills 2018 meka elgoibar autoak

euskoskills imh elgoibar 2

2018 05 11 euskoskills imh elgoibar ikasleak

euskoskills imh elgoibar 1

2018 05 09 euskoskills imh elgoibar