Mendaroko ikasleek ura eta ibaien inguruan dituzten kezkak jakinarazi dizkiote alkateari

Barren.eus 2018ko mai. 3a, 10:50

Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten Debabarreneko ikasleek ura eta ibaiak gaia landu dute ikasturte honetan, eta Mendaroko ikasleek gai horren inguruan dituzten kezkak, zalantzak eta proposamenak aurkeztu zizkieten Mendaroko udal agintariei, eguaztenean.

Debabarrenako Eskola Agenda 21 Ingurugela eta Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean egiten da eta 2017-18 ikasturtean ura eta ibaiak landu dituzte ikasleek. Mendaroko ikasleek, herriko egoeraren diagnosia egin ostean, ateratako ondorio nagusiak, eskaerak eta proposamenak alkatearen aurrean aurkeztu zituzten atzo, hilak 2, udaletxean.

2003. urtean jarri zuten martxan Eskolako Agenda 21, Debabarreneko ikastetxeetan jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen duen programa. Ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitzea da egitasmo honen helburu nagusia. 2003. urtean jarri zuten martxan Eskolako Agenda 21, Debabarreneko ikastetxeetan jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen duen programa. Ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitzea da egitasmo honen helburu nagusia. Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak aztertzen dituzte ikasleek, eta hobekuntzarako proposamenak eta aukerak adostu eta martxan jarri.

mendaro pleno txikia udaletxe balkoia