8 eta 15 urte bitarteko Debabarrenako 70 gazte baino gehiagok eman dute izena Aste Santuko oporraldian Deban, Eibarren, Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen egingo diren bideojokoak sortzeko tailerretarako, eta horietatik %22 neskak izan dira.
Mendaron martxoaren 26tik 28ra egingo dira tailerrak, eta izena emateko epea zabalik dago oraindik. 8 eta 15 urte bitarteko mendaroarrek www.gazterobotika.eus atariaren bidez eman behar dute izean. Prezioa: 18 eurokoa da. Debegesak eta udalek sustatu dituzte tailerrok.
Debabarreneko gazteen artean bokazio teknikoak eta teknologikoak modu erakargarri eta jostagarrian sustatzea dute helburu Debegesa garapen agentziak eta Debabarreneko Udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatu dituzten tailer hauek. Ekimena iaz abiatu zen eta Debabarreneko haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko (STEAM, ingelesezko siglak) interesa piztea helburu duen Gazte Robotika hezkuntza-egitasmoaren barruan kokatzen da. Informazioa osoagoa: debegesa.eus