Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

zuhaitz eguna elgoibar 1Zuhaitz Eguna ospatu dute gaur Elgoibarko 125 ikasle inguruk. Azken urteetan Albitzuriko magaletan landatu dituzte egun honetako zuhaitzak, baina gaur Melitoneko errotonda ondoko berdegunean landatu dituzte.

Haritzak, urkiak, gorostiak eta lizarrak landatu dituzte ikasleek, Elgoibarko Udalaren lantaldeko langileen laguntzarekin. Guztira 30 zuhaitz.

Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek hartu dute parte gaurko Zuhaitz Egunean. Udaleko Ingurumen Sailak orain dela ia hogeita bost urte martxan jarri zuen ekimen hau.
Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, 2018ko Zuhaitz Egunean parte hartu dutenek jarraipena emango diote, beste ikasle batzuek, aurreko ikasturteetan, bertako baso bat sortzeko abian jarri zuten lanari. Hona Udalak bidalitako argazkiak.

zuhaitz eguna elgoibar taldearg

 zuhaitz eguna elgoibar 2

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza