Elgoibarko Udalak industria eta lanbide heziketa ezagutzera emateko eta sektore honek gure gizartean duten garrantzia bistaratzeko, Elgoibarko Lanbide Heziketaren eta Industriaren X. Jardunaldiak antolatu ditu, urtero legez, IMH eta Mekarekin elkarlanean.
Joan den martxoaren 8an guraso eta gazteentzat antolatutako informazio saioa eskaini ondoren, Ekiten izeneko tailerra egingo dute orain.
Martxoaren 19tik 23ra bitartean, IMHko eta Meka Lanbide Eskolako ikasleak Elgoibar Ikastola eta Arreiturre Institutuko DBHko 3. eta 4. mailetako ikasgeletara joango dira, eta beraien ikuspegi eta esperientziak partekatuko dituzte, Elgoibarko lanbide heziketako ikastetxeetan zer eta nola ikasten den erakusteko.
DBH4ko ikasleek gainera, Elgoibarko Bronymec enpresa ere bisitatuko dute, nola lan egiten duten jakiteko. Horretarako, enpresako langileei galderak egiteko aukera izango dute ikasleek.
• Ateak irekitzeko jardunaldiak
Ateak irekitzeko jardunaldiak ere egingo dituzte jardunaldien barruan, guraso eta ikasleentzat.
IMH:
Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola:
- Martxoak 24, larunbata, 11.00etan.
- Apirilak 21, larunbata, 11.00etan.
- Maiatzak 26, larunbata, 11.00etan.
- Ekainak 20, asteazkena, 17.00etan
IMHko Heziketa zikloen informazio saioak:
- Apirilak 21, larunbata, 11.00etan
- Maiatzak 26, larunbata, 11.00etan.
- Maiatzak 30, asteazkena, 18:00etan
MEKA LANBIDE ESKOLA (Meka Albitzuri eta Meka Ezenarroko eraikinak):
- Maiatzak 11, ostirala, 9:00etatik 19:00etara.