Guztira antzezlanetarako 50 sarrera banatu zituzten Olaiko Alaiko erabiltzaile diren umeen artean. Gaztetxoenen artean (Haur Hezkuntza 1-4 mailak) txotxongiloen ikuskizuna ikusteko hamar sarrera oparitu dituzte. Jon Braun antzezlanerako zortzi sarrera Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleei, eta Tomax antzezlanerako hamalau sarrera jaso zituzten Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek.
Ume koskortuagoek, Lehen Hezkuntzako 3. eta 5. maila artekoek, domekako zine saiorako sarrerak jaso zituzten. Hamazortzi zine sarrera banatu zituzten orotara. Aurrez aipaturiko sarrera guzti horiek joan den eguenean jaso zituzten umeek (goiko argazkian). Umeei eskolarako bidean laguntzen dieten boluntarioak ere ez dituzte esku hutsik lagako. Iaz hasitako bidetik, erosketa-txartelak oparituko dituzte boluntariioen artean. Momentuz, negu honetako eguraldi hezetik babes hartzeko aterkiak oparitu dizkiete boluntarioei eta euritarako zirak umeei.
Iaz 38 umek parte hartu zuten Oin Alain. Aurten, Herri Eskolako eta Elgoibarb Ikastolako 50 umek egiten dute eskolarako bidea Oin Alairekin. Boluntarioen kopuruak ere "dezente" hazi dela esan dute antolatzaileek.