Greba jarraipen zabala izan du Elgoibarrko eta Mendaroko eskola publikoetan

Barren.eus 2017ko abe. 12a, 12:56

Greba eguna dute gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetan, unibertsitatez kanpoko esparruetan. Lan gatazkan dauden sektore guztiek elkarrekin egiten dihardute lanuztea: irakasleek, sukaldari eta garbitzaileek, heziketa bereziko langileek eta Haurreskolak partzuergokoek. Grebak zabalpen zabala izan du Elgoibarren eta Mendaron. Hona datuak zentroz zentro.

  • Elgoibar BHI institutuan irakasle eta langileen %70ak egin du bat grebarekin. Zehazki, irakasleen %68ak eta garbitzaileen eta hezitzaileen %100ak. 
  • Meka Lanbide Eskolan irakasleen %49ak egin du greba, dauden 69 irakasleetatik 34k. Zentroan lan egiten duten beharginek ez dute grebarik egin. 
  • IMHn irakasleen %55ak egin du greba (52tik 29k). 
  • Elgoibarko Haurreskolan erabatekoa izaten ari da greba, %100ak egin baitute bat grebarekin.
  • Mendaroko Ikastolan ere jarraipen zabala izan du grebak, irakasleen eta hezitzaileen %79ak egin dute greba. 34 lagunetatik 27k.
  • Elgoibarko Herri Eskolan ia erabatekoa izan da grebaren jarraipena. Irakasleen %86k egin dute bat grebarekin (50 ikasletik 43k) eta sukaldari eta heziketa bereziko langleen %100ak. 

Hezkuntzako mahaiko bost sindikatuek murrizketen kontra bat egin dute gaurkoan. Orain arteko grebak ELAk, LABek eta Steilasek antolatu dituzte baina gaur grebara deitua dute CCOOk eta UGTk ere. Elgoibarren eta Mendaron, joan den azaroaren 30ean egin zuten greban gertatu zen moduan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako zentroetan izan du grebak jarraipen zabalena. 

Lotura duten albisteak: