Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, indarkeria matxistari aurre egin eta gure gizartean "gero eta gehiago" zabaltzen ari den arazoa bistaratzeko helburuarekin antolatu dute II. Pegatina Lehiaketa Elgoibar BHI institutuan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten lehiaketan eta DBHko bigarren mailako ikaslea den Mariam Ahdadouk aurkeztutako lana saritu du epaimahaiak. Institutuak, Udalaren laguntzarekin, 1.500 pegatina egin zituen lan irabazlearekin eta joan den barixakuan banatu zituzten ikastetxean, eta kalean ere bai azaroaren 25ean.
Guztira 80 lan aurkeztu zituzten lehiaketara. Ondorengo bideoan ikus ditzakezue lehiaketara aurkeztutako lanak: