Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

jostailuen erakusketa elgoibar 2016 sotoaAtxutxiamaikak, Ludotekak eta Gaztelekuak jostailuen erakusketa antolatu dute, Udalaren babesarekin. Jostailuak aukeratzerako orduan kontuan izan beharrekoen berri emango diete familiei, euren seme-alabentzako jostailu egokia aukeratu dezaten.

Eguenean, azaroaren 23an, zabalduko dute erakusketa 17:00etan, eta zapatura arte egongo da ikusgai, Kultur Etxeko sotoan. Eguen eta barixakuan, arratsaldez, eta zapatuan, aldiz, goizez, 10:00etatik 12:00etara.
Pintxo-jolas dastaketa
10 urtetik beherako umeak heldu batek lagunduta joan behar duela jakinarazi dute arduradunek. Egitasmo honen barruan, bestalde, pintxo-jolas dastaketa izango da barixakuan, gaztetxean, nerabe eta gazteentzat. Pintxo-jana eta karta eta mahai joko dinamizatuak egingo dituzte, 21:00etatik aurrera.

jostailuen erakusketa elgoibar 2016 gaztetxean jolasak1

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza