Ikastola Bruselan izan da informatika ekitaldi batean, Google-ek gonbidatuta

Barren.eus 2015ko mar. 26a, 15:01

Elgoibar ikastola Google-ek Bruselan antolatu duen Chromebook Pilot and Professional development ekitaldian parte hartzera gonbidatu dute. Europako beste hainbat ikastetxe ere gonbidatu dituzte ekitaldira, baina bera izan da estatuko bakarra.

Miren Arrate Arrieta irakaslea (goiko argazkian) joan zen Bruselara, eta bi egun egin zituen han. EKI digitala aurkeztu zuten, eta Google-ek hezkuntzarako dituen aplikazioen formakuntza saioak ere egin zituzten. Han landutako programak Ikastolan jarriko dituzte praktikan, eta ondoren, Bruselan bertan egingo den bigarren ekitaldian egingo dute aurkezpena. Ikastolan ikasturte honetan hasi dira Google Chromebook erabiltzen DBHko ikasleekin, EKI edo konpetentzietan oinarritutako material digitala, hain zuzen ere. 

EKI proiektua ikastolen elkarteak diseinatu duen material berria da, eta pertsona bere osotasunean hartu, eta arlo jakineko edukiak ez ezik, bizitza osoan baliagarriak izango zaizkion mekanismoak eta prozedurak lantzen ditu ikasleekin. Ikerketa eta Garapen (i+G) moduan garatu da bide hau ikastola gutxi batzuetan, tartean Ikastolan.

2015 03 26 ikastolagoogleekidigitala

2015 03 26 ikastolagoogle