Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dituen udazkeneko ikastaroetan parte hartu nahi duten herritarrei.

UEUren udazkeneko Ikastaroak ikasgelan edo Internet bidez egiteko aukera egongo da. Ikasgelako ikastaroak Eibarren, Gasteizen edo Iruñean izango dira. Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren diru-laguntzari esker, matrikularen kostu osoa ordainduko zaie Elgoibarko ikasle, langabe, pentsiodun eta jubilatuei, eta matrikula erdia, berriz, lanean diharduten herritarrei.

Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatzen da. Informazio gehiago Kultur Etxean (Euskara Sailean): 943 744 366 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza