Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ikasturte berria hasiko dute eguen honetan (irailak 7), Elgoibarko Herri Eskolan eta Elgoibar Ikastolan. Ikastetxerako lehengo eguneko bidea alaitzeko asmoz, Oin Alai egitasmoko arduradunek Mauxitxa txarangaren eta Inazio Bereziartua eskolako trikitilarien laguntza izango dute.

Kalegoen plazatik irtengo da ikasturte berriko estreinako Oin Alaia, 8:30ean. Azken urteetako ohiturari jarraituz, modu alaian, ikasleek Oin Alaiko bidea hartuko dute King-Kongera arte, non trikitilariek ikastetxe batetara eta Mauxitxa txarangak bestera joko duten.
Elgoibarko Udalak 2010/2011 ikasturtean jarri zuen abian Oin Alai egitasmoa. Ikasleak ikastetxerako bidea oinez egitea bultzatzen duen proiektua da. Zazpigarren urtemuga ospatzeko Oin Alai berezia egin zuten joan den ekainean.

pon alai elgoibar 2

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza