Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

imh sariak elgoibar sarituakIMH Sariak banatu zituzten atzo Makina Erremintaren Institutuan. Era berean, ekitaldi hori baliatu zuten hamasei urtean ikastetxeko zuzendaria izan den Joxean Egaña omentzeko.

IMH Sarien 15. edizioan sarituak izan diren lagunak jakinarazi zituzten atzo arratsaldean IMHn, eta horrez gainera, Heziketa zikloetako diplomak jaso zituzten ikasleek. Ekitaldia, baina, Joxean Egañari egin zioten errekonozimendu ekitaldiarekin hasi zen. IMHren sorreran parte hartu zuen Joxean Egañak 1985 urte inguruan, Jose Rejorekin eta Javier Lopezekin batera. Gero, 2.000. urtetik 2016ko uztailera bitartean, ikastetxeko zuzendari gerente kargua izan zuen Egañak.

• Patxi Beitia, Ikasle Ohi Aipagarriena
2017ko IMH Sariei dagokionez, Patxi Beitia Arriola elgoibartarrak eskuratu du IMHko ikasle ohi aipagarriaren saria, 15. IMH Sarietan. Zubacor enpresako gerentea da Beitia. IMHren arabera, bere enpresako langileen parte hartzea balioan jartzea sustatu du Beitiak, eta lanarekiko "konpromisoa", bereziki krisialdiari aurre egiteko, eta "ekintzailetza" agerian laga ditu. Patxi Beitiak Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazioko Heziketa Zikloa ikasi zuen IMHn, eta ondoren Ingeniaritza Duala, "Zubacor enpresako zuzendaritzan erreleboa hartzeko prestatzeko helburuarekin".

• Ikasle aipagarrienak
Aurrekoaz gain, beste hiru sari ere banatu ditu IMHk: Ikasle aipagarri saria Unai Madinagoitia bergararrari egokitu zaio.  Mekatronika Dualeko ikaslea da Madinagoitia. 300 euroko ikasketa-poltsa eta opari-bonua jaso ditu saritzat.  Ikasle elgoibartar onenaren saria eskuratu du Iñigo Astigarragak (Fabrikazio Mekanikoko ikaslea). Elgoibarko plaka eta 2017-18an langieentzako ikastaroa doan egiteko aukera jaso ditu. Azkenik, aipamen berezia jaso du Eneko Barkin ikasle azpeitiarrak, Eusko Skills olinpiadetan urrezko domina eskuratu izanagatik.
Aurten, estreinakoz, ikasle taldeentzako sariak ere banatu dituzte. Ikasleek erronken bidez ikasteko "ahalegina, elkarlana eta jarrera aipagarriak" saritu nahi izan dituzte.
Informazio osoagoa: imh.eus

Ikus IMH sarietako eta diploma banaketako argazki bilduma

2017 06 15 imh sariak josean egaa

 imh sariak josean egaa omenaldia

imh sariak elgoibar patxi beitia

2017 06 15 imh sariak elgoibar madinabeitia

 imh sariak elgoibar iigo astigarraga

imh sariak elgoibar barkin

imh sariak elgoibar sarituak elkarregaz

 imh sariak elgoibar aretoa

imh sariak elgoibar erronkak

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza