Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

jardunaldi pedagogikoa meka elgoibarElgoibarko Meka Lanbide Eskolak Haur Hezkuntzako Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditu, eta jardunaldi horien barruan hitzaldia eskaini zuen Aldo Fortunati italiarrak, La Bottega di Geppetto, Haurtzaroari buruzko dokumentazio eta ikerketa-zentroko zuzendariak.

Haur Hezkuntzari buruzko Jardunaldi Pedagogikoa antolatu zuen Meka Lanbide Eskolako Gizarte eta Kultur Zerbitzuetako Mintegiak, joan den ekainaren 2an.
Italiako San Miniato herrian dagoen La Bottega di Geppetto, Haurtzaroari buruzko dokumentazioa eta ikerketa-zentroan egiten diharduten lana ezagutarazteko asmoz, bertako zuzendari Aldo Fortunati gonbidatu zuten Elgoibarko ikastetxeko arduradunek. Hala, psikologia ebolutiboan eta Haur Hezkuntzan aditua den Fortunatik eta La Bottega di Geppettoko aholkularia eta Nazioarteko komunikazio arduraduna den Barbara Pagni italiarrek hitzaldia eskaini zuten.

Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat ikasle eta irakasle batu ziren Herriko Antzokian, Italian egiten diren esperientziak ezagutzeko eta hezkuntza bide berriak daudela ikusteko eta ikasteko, antolatzaileen esanetan. "San Miniatoko proiektuan haurrak subjektu aktiboak eta ekintzaileak dira, beraiek baitira euren garapeneko protagonistak. Ezagutzaren garapen hori, aukeretara irekitako testuinguru antolatuan gauzatzen dela adierazten digu proiektuak", azaldu dute.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza