Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Atxutxiamaika txarangako kideen musikak girotu du gaur eskola umeen eskolarako bidea, Oin Alai egitasmoak zazpi urte bete dituela ospatu dute.

Elgoibarko Udalak, Elgoibar Ikastolak eta Herri Eskolak ikasleak eskolara oinez joatera animatzeko asmoz sortu zuen Oin Alai egitasmoa, duela zazpi urte. Ikasturte bukaera gertu dagoela-eta, eta egitasmoak zazpi urte bete dituela ospatzeko, Oin Alai berezia egin dute gaur.
• Datorren ikasturterako izen ematea zabalik
Era berean, programaren antolatzaileek jakinarazi dute datorren ikasturtean Oin Alai egitasmoan parte hartzeko izena emateko aukera dagoela Udalean eta ikastetxeetan. Izan ere, egun horretan bertan, izena emateko triptikoa banatuko da ikastetxeetan.

OIN ALAIri buruzko informazio osoagoa, Ikaslearen izen-emate fitxa eta boluntarioen izen-emate fitxa -PDF-
Proiektuak zertan datzan ezagutarazteko helburuarekin, ekainaren 7an Oin Alai-ren ate irekiak ekitaldia antolatu dute.

oin alai elgoibar

oin alai elgoibar 2

oin alai elgoibar 1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza