Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

oin alai berezia elgoibarAtxutxiamaika txarangako kideen musikak girotuko du bihar (maiatzak 27) eskola umeen eskolarako bidea, Oin Alaik zazpi urte bete dituela ospatzeko.

Elgoibarko Udalak, Elgoibar Ikastolak eta Herri Eskolak ikasleak eskolara oinez joatera animatzeko asmoz sortu zuen Oin Alai egitasmoa, duela zazpi urte. Ikasturte bukaera gertu dagoela-eta, eta egitasmoak zazpi urte bete dituela ospatzeko, Oin Alai berezia antolatu dute barixaku honetarako. Umeak Atxutxiamaika txarangako kideak lagunduta joango dira ikastetxeetara. Musika eta animazioa izango da nagusi.

• Datorren ikasturterako izen ematea zabalik

Era berean, programaren antolatzaileek jakinarazi dute datorren ikasturtean Oin Alai egitasmoan parte hartzeko izena emateko aukera dagoela Udalean eta ikastetxeetan. Izan ere, egun horretan bertan, izena emateko triptikoa banatuko da ikastetxeetan.

Proiektuak zertan datzan ezagutarazteko helburuarekin, ekainaren 7an Oin Alai-ren ate irekiak ekitaldia antolatu dute.

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza