Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 05 lhjardunaldiak0Lanbide Heziketa eta oro har industriaren mundua ezagutarazteko jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak, seigarrengoz, Ojmar enpresarekin, Manahmanarekin, IMHrekin eta MEKA Lanbide Eskolarekin elkarlanean. Gaur, hilak 5, hasiko dira jardunaldiak, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei eta gurasoei zuzendutako hitzaldi batekin.

Lanbide Heziketa eta industria mundua ezagutzeko VI. Jardunaldiak egingo dituzte Elgoibarren martxoaren 23tik 27ra bitartean. Jardunaldiotan bigarren hezkuntza ikasten diharduten ikasleentzako eta haien gurasoentzako informazio eta jarduera kanpainak egin izan dituzte azken bost urteotan, eta aurten ere gauza bera egingo dute. Besteak beste, tailer dinamikoak antolatuko dituzte Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBH 4. mailako ikasleentzat. Ekimen horren baitan, Elgoibarko Ojmar enpresa ikustera joango dira Ikastolako eta institutuko ikasleak. Gaur egungo gizartean zabalduta dauden hainbat estereotipoen inguruan hausnarketa egingo dute lantegian bertan, Meka Lanbide Eskolako, IMHko eta Manahmanako kideen laguntzarekin.

• Informazio saioa

Ekintza nagusiak martxo bukaeran egingo badituzte ere, gaur (martxoak 5), hasiko dira jardunaldiak. Arreiturre institutuko Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasle eta gurasoentzako informazio saioa antolatu dute, IMHren eta Meka Lanbide Eskolaren prestakuntza eskaintzaren berri emateko. Arreiturre institutuko bilera gelan izango da (Arregitorre kalea, 2 eraikina), 19:00etan hasita. 

Lotura duten albisteak:
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza