Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

hitzaldia elgoibar Teresa AlonsoNerabezaro zoriontsu baten giltza, haurtzaro zoriontsua izatea dela dio Teresa Alonso psikologoak. Bizitzako sasoi horren inguruko formazio saioa eskainiko du Elgoibarren maiatzaren 4an eta 11n.

Nerabezaroan laguntzen izenburupean gurasoentzako formazio saioak antolatu dituzte Kalamua Guraso Elkarteak, Elgoibar Ikastolako Guraso Kontseiluak, Arreiturre Institutuko Guraso Batzordeak eta Ongizate Sailak (gazteleraz izango dira). Teresa Alonso psikoterapeuta, grafolologo eta grafoterapeutak gidatuko du ikastaroa, bi egunetan: maiatzaren 4an eta maiatzaren 11n. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango dira, 18:00etatik aurrera.
Hitzaldietan parte hartu nahi duten gurasoek gaur (maiatzak 3) dute izena emateko azken eguna, ikastetxeko idazkaritzara joanda edo/eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.
Hona hemen formazio saioan landuko diren zenbait eduki:

  • Segurtasun pertsonalaren garapena. Autoestimua indartzeko mezuak zelan helarazi.
  • Mugak eta arauak. Autoritatea maneiatzen ikastea.
  • Gaitasun sozialen garrantzia.
  • Adiskidetasuna babestea.
  • Taldeen presioei aurre egitea.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza