Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 oin alai elgoibar sariakOin Alai, umeak eskolara oinez joatea sustatzeko ekimenari bultzada eman eta boluntarioek egiten duten lana eskertzeko asmoz, Elgoibarko Udalak bost euroko 180 erosketa txartel banatu dizkie boluntarioei.

Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoen elkarteek, irakasleek eta Elgoibarko Udalak osatzen duten Oin Alairen mahaiak boluntario bakoitzari 50 euroko balioa duten erosketa-txartelak oparitzea erabaki du, eta gaur goizean, eskolarako bidean etenalditxo bat egin ostean, banatu dizkiete boluntarioei.

Guztira, bost euroko 180 txartel banatu dituzte 18 boluntarioen artean.Txankakua eta Barren Azoka elkarteetako kide diren saltokietan erabili ahal izango dituzte txartelak, maiatzaren 20ra bitartean.

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza