Guztira, 38.237,99 euroko diru-laguntza emango die Udalak ikastetxeei, 2016-2017 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko. Iaz 33.178 eurokoa izan zen. Sinadura ekitaldian parte hartu dute Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak; Jabier Larrañagak, Elgoibar Ikastolako zuzendariak; Juan Kruz Zuñigak, Herri Eskolako zuzendariak; Iñaki Odriozolak, Arreiturre Institutuko zuzendariak; Alberto Iturricastillok, MEKA Lanbide Eskolako zuzendariak eta Ixaka Egurbidek, IMHko zuzendariak.
Ane Beitiaren esanetan ikastetxeen arteko lankidetzan oinarritutako proiektua da hauxe, eskola guztien hobekuntza jarraitua sustatzen, errazten eta indartzen duena, ikasleriari "guztizko ikasketa" eskainiz.
Diru-laguntza hori Udaleko Gizarte Ongizate, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko.
Laguntzaren jasotzaileak Ikastola, Herri Eskola, Institutua, Meka eta IMH izango dira. Horrela bada, Ikastolak 9.833,24 euroko laguntza jasoko du, Herri Eskolak 6.284,02 eurokoa, Institutuak 10.191,98 eurokoa, Mekak 5.928,75 eurokoa eta IMHk 6.000 eurokoa.
Diru-laguntza horietaz gain, Gizarte Ongizate Sailak, Udaleko Berdintasun Sailak eta Sustapen Ekonomiko Sailak diru partida bat izendatu dute eskoletan sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.
Udalak hitzarmen bidez diruz lagunduko dituen proiektu eta egitasmoak ondorengoak dira:
- Ongizate Saila (Osasunaren Hezkuntza programa gauzatzeko): 17.999,99 €
- Ikastola: 4.821,24 €
- Herri Eskola: 2.612,02 €
- Institutua: 7.837,98 €
- Meka: 2.728,75 €
- Euskara Saila (euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko ekintza eta egitasmoetarako): 16.200 €
- Ikastola: 3.100 €
- Herri Eskola: 2.600 €
- Institutua: 1.300 €
- Meka: 3.200 €
- IMH: 6.000 €
- Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako saila (Gaztematika-Gipuzkoako haurrentzako eta gazteentzako sustapen sistema-garatzen laguntzeko): 4.038 €
- Ikastola: 1.912 €
- Herri Eskola: 1.072 €
- Institutua: 1.054 €
- Elgoibarko Udalak 33.178 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko (2016-05-17)
-
Elgoibarko Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2015-05-04)
-
Lankidetza hitzarmena berritu dute Udalak eta herriko ikastetxeek (2014-04-01)
- Elgoibarko Udalak 26.138 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2013-04-16)
- 13.000 euroko diru laguntza banatu du Udalak ikastetxeen artean (2011-03-30)
- Osasunerako hezkuntza sustatzeko laguntza eman die Udalak ikastetxeei (2012-05-18)