Ingeniari beharrean dauden enpresentzako egitasmoa diseinatu dute UPV/EHUra atxikitutako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan: Programa Malgua. IMHko arduradunek jakinarazi dutenez, enpresetako langile “fin” eta “konfiantzazkoei” barne promoziorako aukera eskaintzea da programa honen xedea. “Honen bidez enpresak langileen goi-mailako profesionalizazioa lortzen lagundu dezake, negozioaren bilakaeran langilearen inplikazioa eta parte hartzea handituz”, azaldu dute.
Programa Malguari buruzko xehetasun guztiak enpresei eta langileei azaltzeko saio teknikoak antolatu dituzte Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan: martxoaren 1ean enpresentzat; eta, martxoaren 2an langileentzat.
Enpresa arduradunei zuzendutako martxoaren 1eko saioan, Programa Malgua erabili duten hiru enpresetako ordezkarik- Ulma Packaging, Bronymec eta EPC - euren esperientziaren berri emango dute.
Informazio gehiago IMHren web orrian edo IMHra deitu (943 748 264) eta Itziar Egigurengatik galdetuta.