Bilboko Euskararen Etxera bisitan joaten diren ikasleek hartzen dute parte Komiki Digitalen Lehiaketan. 2015eko iraila eta 2016ko ekaina bitartean 63 ikastetxeetatik joandako 3.486 ikasleren bisita jaso zuten eta 1.354 lan aurkeztu ziren lehiaketara. Bi kategoriatan banatzen dituzte parte hartzaileak eta kategoria bakoitzean hiru gai desberdin lantzen dituzte. Lehenengo kategorian, LH 5 eta 6. mailakoak eta DBHko 1go eta 2. mailako ikasleek parte hartu zuten eta honako hiru gaiak landu behar zituzten euren komikietan: Euskara Interneten, pribatasuna sare sozialetan eta smartphonearen erabilera.
Elgoibarko Arreiturre Institutuko Markel Sanchez Fernandez de Jauregi eta Gorka Muguerza Garcia ikasleek sare sozialetako pribatasunari buruzko lana aurkeztu zuten lehiaketara, eta bigarren saria lortu dute.