Hasi da ikasturtea Oin Alairekin

Barren.eus 2016ko ira. 7a, 09:54

Elgoibar Ikastolan eta Elgoibarko Herri Eskolan gaur hasi dute ikasturte berria ikasleek eta Oin Alai egitasmoak ere martxan jarraituko du ikasleak goizetan ikastetxeetara elkarrekin joateko. Gaur, lehen eguna izanik, trikiti doinuekin girotuta egin dute eskolako bidea.

8:30ean Kalegoen plazan hasi dira eta azken urteotako ohiturari jarraituz eta egitasmoaren izenari ohore eginez modu alaian joateko, musika izan dute lagun Oin Alaiko partaideek ikastetxeetarako bidean.
Elgoibarko Udalak 2010/2011 ikasturtean jarri zuen abian Oin Alai. Indar handiarekin hasi zen egitasmoa, 120 ume eta 35 boluntariorekin, baina kopuru horiek apalduz joan dira urtez urte. Ikasturte honetarako oraingoz, guztira, 40 umek eman dute izena eta horiei laguntzen 13 boluntario arituko dira. Hala ere, Udaletik jakinarazi digutenez, Herri Eskolara joateko boluntarioak falta dira. Bestalde, bi ikastetxeetara umeekin batera joateko jendea animatu nahi dute egitasmoaren antolatzaileek astean behin, bi edo hiru goizetan, senideak, lagunak, zaintzaielak…

Udalak landutako azterketaren arabera, honako onura hauek egitasmoak onura asko dauzka:

  • Umeen autonomia eta ardura lantzea. Frogatuta dago klasera oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen direla.
  • Umeek ariketa fisikoa egitea.
  • Herriko kotxeen kopurua murriztea ,batez ere ikastetxeen inguruan sortzen diren kotxe pilaketak, arriskuak eta keak murriztea.
  • Eskolako bidearen segurtasuna bermatzea eta hobetzea.
  • Mugikortasun ohitura jasangarriak bultzatzea.

oin alai ikasturte hasiera plazan

oin alai ikasturte hasiera merkatuplaza

2016 09 07 oin alai ikasturte hasierav1