Minutu bateko isilunea egin dute IMHn hildako ikaskideen oroimenez

Barren.eus 2015ko urt. 30a, 13:25

Bosko eguna ospatzen dihardute gaur irakaskuntza ertaineko ikasleek. Elgoibar Arreiturre BHI, Meka GLHBIko eta IMHko ikasleentzako egun berezia da gaurkoa, baina sentimendu gazi-gozekin hasi dute eguna IMHn, joan den barixakuan Eibarren istripuan hil ziren IMHko bi ikasleak gogoan izan dituzte-eta.

IMH eta Meka ikastetxeetan minutu bateko isiluneak egin dituzte joan den barixakuan zendu ziren Ingeniaritza Dualeko IMHko bi ikasleen oroimenez, eta haien familiei babesa adierazteko. Ikastetxera bidean zetozela, Eibarko saihesbidean izandako istripuan galdu zuten bizia Alberto Soto Ezkurdia eta Eduardo PiƱol Merino ikasleek, 23 urtekoak biak. Haien ikaskide Iker Jimenez Vidal donostiarrak zauri larriak izan zituen, eta azken orduetan bere kasa arnasa hartzen hasi bada ere, oraindik egoera kritikoan jarraitzen du. Ikaskidea ahal den bizkorren osatzeko nahia ere adierazi dute gaur goizean egin dituzten isiluneetan. Txalo zaparrada batekin amaitu dira minutu bateko isiluneak.

2015 01 30 isiluneamekan