Oin Alai bereziarekin hasi da barixakua

Barren.eus 2016ko eka. 10a, 08:15

Barixaku honetako Oin Alai egitasmoan beste edozein egunetan baino jende gehiagok parte hartu du. Izan ere, Oin Alai festa berezia izan da goiz honetan Elgoibarko kaleetan. Herri Eskolako eta Ikastolako neska-mutilak animatzaile paregabez lagunduta joan dira ikastetxeetara: buruhandien eta Atxutxiamaikako monitoreen ondoan.

Musikak, buruhandiek eta Atxutxiamaikako monitoreek lagunduta, jai-giroan joan dira ikastetxera Elgoibarko Herri Eskolako eta Ikastolako dozenaka haur, guraso eta laguntzaile. Modu honetan ospatu dute urtero egiten duten Oin Alai berezia.

Datorren ikasturtera begira, Udalak eta ikastetxeek Oin Alai egitasmoari buruzko informazioa kaleratu dute, eta gurasoak animatu nahi dituzte egitasmoa indartu dezaten. Udalak landutako azterketaren arabera, honako onura hauek egitasmoak onura asko dauzka:

  • Umeen autonomia eta ardura lantzea. Frogatuta dago klasera oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen direla.
  • Umeek ariketa fisikoa egitea.
  • Herriko kotxeen kopurua murriztea ,batez ere ikastetxeen inguruan sortzen diren kotxe pilaketak, arriskuak eta keak murriztea.
  • Eskolako bidearen segurtasuna bermatzea eta hobetzea.
  • Mugikortasun ohitura jasangarriak bultzatzea.

oin alai bereza elgoibar plazan

oin alai berezia elgoibar kurtso bukaera1

oin alai berezia elgoibar kurtso bukaera4

oin alai berezia elgoibar kurtso bukaera2