Oin Alai berezia barixakuan

Barren.eus 2016ko eka. 7a, 14:43

Urteroko moduan, Oin Alai egitasmoaren jaia antolatu du Udalak Herri Eskolarekin eta Elgoibar Ikastolarekin batera. Aurten ere ospakizun berezia izango dela aurreratu dute.

Kurtso amaiera guztietan bezalaxe, aurten ere Oin Alai festa izango da barixaku honetan. 08:20ean izango da hitzordua, Kalegoen Plazan. Animazioa eta musika izango da kalean goizean goizetik  Gero bi ikastetxeetara abiatuko dira haurrak, oinez.

Datorren ikasturtera begira, Udalak eta ikastetxeek Oin Alai egitasmoari buruzko informazioa kaleratu dute, eta gurasoak animatu nahi dituzte egitasmoa indartu dezaten. Udalak landutako azterketaren arabera, honako onura hauek egitasmoak onura asko dauzka:

  • Umeen autonomia eta ardura lantzea. Frogatuta dago klasera oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen direla.
  • Umeek ariketa fisikoa egitea.
  • Herriko kotxeen kopurua murriztea ,batez ere ikastetxeen inguruan sortzen diren kotxe pilaketak, arriskuak eta keak murriztea.
  • Eskolako bidearen segurtasuna bermatzea eta hobetzea.
  • Mugikortasun ohitura jasangarriak bultzatzea.