Elgoibarko Udalak eta IMHk euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Barren.eus 2016ko mai. 24a, 11:40

Elgoibarko Udalak 3.500 euro emango dizkio IMHri Goazen proiektuaren jarduera finantzatzen laguntzeko. Horrez gain, ikastetxeak 2.500 euro ere jasoko ditu Lantokietan euskarazko praktikak sustatzeko.

Ane Beitia alkateak eta Joxean EgaƱa IMHko zuzendariak hitzarmena sinatu dute gaur. Horren bidez ikastetxeak euskararen erabilera sustatuko du, makina-erreminta sektorean aurrerapausoak emango ditu sektorean eragiteko, 30+10 mintegia antolatuko du eta ikasleek lantokiko praktikak euskaraz egiteko urratsak emango ditu.

IMHko arduradunek iritziz, "2003tik hona euskara proiektuan egindako lanari esker euskararen presentzia IMHko prestakuntza eta zerbitzu guztietan nabaria da eta bermatuta dago, heziketa ziklo, ingeniaritza duala, prestakuntza iraunkorra, giza baliabideen aholkularitza eta ETEentzako berrikuntza zerbitzuen negozio unitatean besteak beste, bakoitza bere mailan".
Hitzarmenaren bidez, IMHk euskararen erabilera sustatuko du bai ikastetxean bai kanpoan. Lankidetzan jardun nahi du enpresekin eta erakundeekin haietan ere euskararen erabilera sustatzeko.
Goazen planaren bidez, IMHko zerbitzu orduek gora egin dute eta %49ra iritsi dira (aurreko urtean %46koak ziren). 45.924 zerbitzu-ordutatik 21.965 euskaraz izan dira.

Euskarak lan hizkuntza modura ere gora egin duela nabarmendu du IMHk. Ahoz %63koa da erabilera eta idatziz %46koa. Euskaldunen artean %80k darabil ahoz eta %71k idatziz.

IMH Elgoibarko Udala Hitzarmena