Realak eta SD Eibarrek talde gipuzkoarren arteko derbia jokatu zuten zapatuan Anoetan, eta, bi taldeen babesa jaso ostean, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ezagutzera emateko baliatu zuten partida Herri Eskolako eta Kalamua guraso elkarteko lagunek. Jairako prestatu duten iragarkia estreinatu zuten atsedenaldian, Anoetako pantaila erraldoian. (bideoa dauka)
Realeko jokalariak Elgoibarko Herri Eskolako umeak eskutik hartuta sartu ziren Anoetako berdegunera. Bi taldeek, Realak zein Eibarrek, erakutsi diote babesa ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiari.
Elgoibarko Herri Eskolako eta Kalamua Guraso Elkarteko kideei plaza egokia begitandu zitzaien derbia, jaia gipuzkoarren artean ezagutzera emateko. Prestatu duten aurreneko iragarkia bi alditan eman zuten Anoetako pantaila handian. Hona hemen iragarkia: