Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

sare sozialak hitzaldia Elgoibar gurasoakElgoibarko hiru ikastetxetako gurasoek seme-alabei eragiten dieten hainbat gairi lotutako ikastaroak eta hitzaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako. Gaur, hilak 17, izango da lehenengoa, teknologia berriei eta sare-sozialei buruzko hitzaldia, hain zuzen ere.

Herri Eskolako Kalamua Guraso elkarteak bi saio antolatu ditu. Teknologia berriei eta sare-sozialei buruzkoa lehena gaur (maiatzak 17) eta kultur aniztasunaren gainekoa bigarrena, maiatzaren 24an. Biak 18:00etatik 20:00etara izango dira, biak Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean. 

Interneten arriskuak eta aukerak gaztetxoentzat

2016 05 17 Inaki Lakarra elgoibarElgoibar Ikastolako Guraso Kontseiluak antolatuta, berriz, maiatzaren 25ean 18:00etatik 20:00etara Interneten arriskuak eta aukerak gaztetxoentzat izeneko hitzaldia egongo da Ikastolako Moru gelan Iñaki Lakarra Hueziko irakaslearen eskutik. Batez ere, seme-alabak LH eta DBHn dituzten gurasoentzako da. Besteak beste, Interneteko arriskuak eta aukerak, mugikorrak eta ordenagailuak, sare sozialak (Instagram, Twitter, Snapchat, Facebook), Youtube, Whatsapp, Telegram, Dropbox… izango ditu hizpide. Hitzaldia euskaraz eta doakoa izango da.

•Euskaraz ikasten duten seme-alaba eleanitzak

Arreiturre institutuak eta hango Arreiturrekoak guraso elkarteak, nerabeen gurasoentzako Euskaraz ikasten duten seme-alaba eleanitzak. Zer zaindu behar genuke? hitzaldia antolatu du. Iñaki Eizmendi Arsuaga gizarte hezitzailea izango da hizlaria eta euskarazko saioa maiatzaren 19an egingo dute 19:00etatik 20:00etara, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza