Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

elgoibar udala ikastetxeak hitzarmenaElgoibarko Udalak hitzarmen bateratuak sinatu ditu gaur herriko ikastetxeekin, 15/16 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko. 33.178 euroko diru-laguntza jasoko dute ikastetxeek.

elgoibar udala ikastetxeak hitzarmena sinaduraElgoibarko Udaleko Ongizate, Euskara, eta Haur eta Gazteen Sustapenerako sailek eskolekin adostutako hitzarmenak dira gaur goizean udaletxean sinatu dituztenak. Jasotzaileak Ikastola, Herri Eskola, Institutua eta Meka izango dira. Horrela bada, Ikastolak: 9.553,84 euroko laguntza jasoko du, Herri Eskolak 6.151,73 eurokoa, Institutuak 10.857,21 eurokoa eta Mekak 6.615,22 eurokoa. Guztira 33.178 euroko diru-laguntza izango da (iaz 29.431,51 eurokoa izan zen). 

Diru-laguntza horietaz gain, Udaleko Berdintasun Sailak eta Sustapen Ekonomiko Sailak diru partida bat izendatu dute eskoletan sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko. 

Udalak hitzarmen bidez diruz lagunduko dituen proiektu eta egitasmoak ondorengoak dira:

ONGIZATE SAILAK (18.000,00 €)

◊ Osasunaren Hezkuntza programa gauzatzeko

  • Ikastolari: 4.587,84
  • Herri Eskolari: 2.451,73
  • Institutuari: 8.539,21
  • Mekari: 2.421,22

 

EUSKARA SAILAK  (10.200 €)

Ikastolari:  3.100

  • ◊ Eskolaz kanpoko egonaldietarako: 1.000
  • ◊ Bertsogintza egitasmorako: 1.184,72
  • ◊ Euskara sustatzeko jarduerak: 915,28

Herri Eskolari: 2.600

  • ◊ Eskolaz kanpoko egonaldietarako: 1.000
  • ◊ Bertsogintza egitasmorako: 1.004,21
  • ◊ Euskara sustatzeko jarduerak: 595,79 € 

Institutuari: 1.300

  • ◊ Euskara sustatzeko jarduerak: 1.300 

Mekari: 3.200

  • ◊ Euskara sustatzeko jarduerak: 300
  • ◊ Motibazio saioetarako: 700
  • ◊ Lantokian praktikak euskaraz egiteko: 2.200

 

HAUR ETA GAZTEEN SUSTAPENERAKO SAILAK  (4.978 €)

◊ Gaztematika (Gipuzkoako haurrentzako eta gazteentzako sustapen sistema) garatzen laguntzeko:

  • Ikastolari: 1.866
  • Herri Eskolari: 1.100 €
  • Institutuari: 1.018
  • Mekari: 994
Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza