Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

robotika claudiaarrillaga naroarodriguez elgoibarRobotikaren Munduko Olinpiaden saio bat jokatu zuten Bilboko Azkuna Zentroan, joan den maiatzaren 8an, eta lehen saria eskuratu zuen Claudia Arrillaga eta Naroa Rodriguez ikasle elgoibartarrek aurkeztu zuten robotak (bideoa dauka).

World Robot Olympiad (WRO) edo Robotikaren Munduko Olinpiaden saio bat jokatu zuten Bilbon, maiatzaren 8an. Roboten bidez arazoei irtenbideak ematea da lehiaketa honen helburua. Aurtengo gaia zaborren kudeaketari irtenbidea topatzea izan da, eta hori egiteko gai ziren robotak diseinatu eta sortu behar zituzten ikasle gazteek.

Elgoibarko Udalak antolatu dituen tailer teknologikoetan parte hartu duten bi ikaslek, Claudia Arrillagak eta Naroa Rodriguezek, parte hartu zuten lehiaketan eta lehen saria eskuratu zuten. Lego jokoko Mindstorm gamako piezak, sentsoreak eta motorrak erabiliz, bi ordu eta erdian eraiki behar izan zuten robota. Gero, epaileek, robotak eskatutako baldintza guztiak betetzen zituela gainbegiratu ostean, proba batzuk pasarazi zizkioten robotari. Esaterako, tapiz baten gainean zeuden fitxak batu eta esandako lekura eraman behar zituzten, beheko bideoan ikus daitekeen moduan. Gainera, probak egin ahala, huts egiteak konpondu eta robota hobetzeko aukera zuten ikasleek. Arrillaga eta Rodriguezek aurkeztutako robotak jaso zuen puntu gehien 12 urtera arteko mailan, eta Espainiako finala jokatzeko sailkatu dira.

Euskal Herrian jokatu den saioaz gainera beste 17 proba jokatu dituzte Espainian, eta saio bakoitzeko irabazleek finalerako sailkatzea lortu dute. Espainiako finala Logroñon izango da irailaren 10ean. Robotikaren 12. Munduko Olinpiadetako finala, berriz, Indiako hiriburu New Delhin jokatuko da, datorren udazkenean. 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza