Mekako ikasketak herritarrentzat ikusgai herriko kaleetan

Barren.eus 2016ko mai. 5a, 11:13

Lanbide heziketako astea ospatzen ari da Elgoibarko Meka Lanbide Eskola, eta ikastetxe barruko ekintzez gain, kanpora begirakoak ere egin dituzte. Gaur, esaterako, ibilgailu elektrikoen inguruko aurkezpena egin dute Mekako automozio ikasleek Kalegoen plazan, eta probatzeko aukera ere izan da.

Kalegoen plaza hartu dute gaur (maiatzak 5) lanbide heziketako asterako antolatutako ekintzek. 9:00etan hasita ibilgailu elektrikoen inguruko aurkezpena egin dute Mekako automozio ikasleek, eta herritarren ikusmina piztu dute plazara eraman dituzten auto, moto eta bizikleta elektrikoek (ikus argazkiak beherago). Barrutik ikusteko eta ibilgailuak probatzeko aukera ere eskaini dute. 12:00etatik 13:30era bitartean, berriz, herritarrei tentsioa hartu diete erizaintza ikasleek. 

Barixakua, maiatzaren 6a, ate irekien eguna izango da Mekako bi eraikinetan, Meka Ezenarron eta Meka Albitzurin. Orain arteko ikasketei buruzko informazioaz gain, hurrengo ikasturtean abian jarriko duten Integrazio Soziala zikloaren berri ere emango dute. Ekintza horrekin amaituko da joan den astelehenean hasi zen lanbide heziketako astea.

•Hainbat ekintza aste guztian

Joan den astelehenean bideokurrikuluma nola egin erakutsiko zieten ikasle, ikasle ohi eta herritarrei Meka Ezenarron. Martitzenean, Mekako galdaragintzako ikasleek Albitzuri eraikinean zartaginak, lapikoak, aitzurrak... konpontzen aritu ziren. Haur Hezkuntzako irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleek antzerkia eskaini zuten Haurreskolan eta Ikastolan; eta, Arreta teknikari ikastaldearekin kantuan eta jolasean aritu ziren San Lazaro Egoitzan eta Eguneko Zentruan. 

lanbide heziketa kalera plazan Elgoibar

lanbide heziketa kalera autoak elgoibar

lanbide heziketa kalean ibilgailu elektrikoak bizikleta

lanbide heziketa kalean ibilgailu elektrikoak

lanbide heziketa kalean ibilgailu elektrikoak begira2 Elgoibar

2016 05 05 lanbide heziketa kalean ibilgailu elektrikoak begira3

lanbide heziketa kalean ibilgailu elektrikoak prius Elgoibar

lanbide heziketa kalean ibilgailu elektrikoak probatzen Elgoibar

lanbide heziketa kalean ibilgailu elektrikoak probatzen4 Elgoibar

lanbide heziketa kalean ibilgailu elektrikoak probatzen2 Elgoibar

 

lanbide heziketa kalera tentsioa hartzen Elgoibar

lanbide heziketa kalera tentsioa1 Elgoibar

lanbide heziketa kalera tentsioa elgoibar

lanbide heziketa kalera ibilgailu elektrikoak elgoibar

lanbide heziketa kalera ibilgailu elek elgoibar