Lehenengo hitzaldia lagunen arteko harreman osasungarriei buruzkoa izango da, seme-alaben emozioari buruzkoa bigarrena eta hirugarrena buruko osasunari eta nerabezaroari buruzkoa.
- 'Harreman osasuntsuak lagun artean'. Otsailaren 7an izango da, 18:00etan, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Nerea Mendizabal psikopedak emango du, eta euskaraz izango da. Gurasoek seme-alaben lagunartean duten zereginari buruz hausnartzea, gatazketan noiz eta nola esku hartu argitzea edo seme-alabekiko gatazketan laguntzeko baliabideak eskuratzea izango dira helburuak. Hitzaldi honetarako izena emateko epea zabalik dago. www.labur.eus/07 atarian, karteleko QR-a irakurriz, 943 741 050 telefono zenbakian edota gazteria@elgoibar.eus helbidean eman daiteke izena.
- 'Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak'. Donna Apellaniz Nietok emango du saioa, gaztelaniaz. Otsailaren 28an izango da, 17:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.Hitzaldi honetan seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko dute, eta familiaren osasun emozionala zaintzeko tresnak azalduko dituzte.
- 'Osasun mentala eta nerabeak': Apirilaren 16an izango da, 17:30ean, Aita Agirreko areto nagusian. Estibaliz Ansotegik emango du, euskaraz. Deserosotasun, antsietate eta jazarpen-egoerak detektatzeko ezagutzak ematea, eta balizko jazarpen-egoerei erantzuteko trebetasunak eta estrategiak lantzea izango da saioaren helburua.