Ikastetxeko Hezkidetza Taldea osatzen duten ikasleek osatu dute sentsibilizazio bideoa, "ikasle gutxi batzuen" laguntzarekin. "Helburua bideo honen bidez ikastetxe zein herri mailan emakumeek pairatzen duten indarkeriaren alderdiak ezagutu zein honen aurrean iniziatiba eta erantzukizuna bultzatzea izan da", azaldu dute. Ikastetxean landutakoa herrian zabaltzea nahi dute, hausnarketa eta mezua herritarrengana zein beste eragile batzuengana zabal dadin.
Hona hemen bideoa: