Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 30 txankakua txartela

Txankakuaren txartela erabiltzeko kanpaina jarriko du martxan merkatari elkarteak bihartik aurrera. Txartelarekin egindako lehen erosketagatik ur botila bat jasoko dute herritarrek. Uztailaren 31ra arte iraungo du kanpainak. 

 

Txankakua Merkatari Elkartearen txartela erabiltzeko fidelizazio kanpaina hasiko dute bihar, eta uztailaren 31ra bitartean (botilak agortu arte) txartelarekin egindako lehen erosketagatik ur botila bat eskuratuko dute herritarrek.   

Elkartetik jakinarazi dute txartela ateratzea doakoa dela, eta ez dela bankuz aldatu behar. Ordainketak hiru hilabetean egiteko aukera ematen du gainera, inolako interesik ordaindu gabe. 

Elgoibarko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Rural Kutxaren babesa dauka kanpaina honek. 

2023 06 30 txankakua kartela

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza