Sexu aniztasunaren gaia lantzeko liburu eta beste material batzuk gida batean bildu ditu Mendaroko Berdintasun Sailak

Barren.eus 2023ko eka. 28a, 11:28

 

Sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten liburu tematikoak, filmen izenak eta webguneak bildu eta gida bat sortu du gaurko Mendaroko Berdintasun Sailak. Berdintasun Sailetik jakinarazi dute material hori guztia adin guztietako herritarrentzat dela egokia eta liburutegiko erabiltzaileak informatzeko, hezteko eta LGTBfobiaren kontra egiteko bildu dituztela. Hona, zabaldu duten IRAKURKETA GIDA. Era berean, tematika honi lotuta Mendaroko liburutegian bertan dituzten liburuak aterako dituzte gaur apalategi nagusira, erabiltzaileek lehenengo kolpean ikus ditzaten, eta gida hori ere egongo da eskuragai bertan, papeleko edizioan.