Debabarreneko mankomunitateak, kafe kapsulak batzeko 45 edukiontzi jarri ditu eskualdeko herrietan. Horietako sei jarri dituzte Elgoibarren eta bi Mendaron.
- Elgoibarren, edukiontzi berriak kale hauetan ipini dituzte: Bernardo Ezenarro; Toletxegain, San Roke, Basarte, Urazandi, Eulogio Estarta eta Altzolan.
- Mendaron, Kilimon Etorbideko 7. zenbakian eta Azpilgoetan ipini dituzte kafe kapsulak jasotzeko edukiontziak.
Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, 2022an 5.325 kilo kapsula jaso zirela ikusita, herritarrei kapsulen birziklapena errazteko jarri dituzte edukiontzi berezituak herri guztietan. 2021eko martxoaz geroztik, mankomunitateak mini-garbiguneetan batzen zituen kafe kapsulak, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmena tarteko.
Iaz, 5.325 kilo kapsula batu zituzten eta hori ikusita, edukiontzi berezituak ipintzea erabaki zuten, bakarrik kafe kapsulak batzeko.
Edukiontzi horien kudeaketa Ekogras enpresak egingo du, eta, Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntzaren bitartez finantzatuko dute. Dena den, minigarbiguneetako zerbitzua ere mantenduko dute. Minigarbiguneetako bilketa zerbitzua Mankomunitateak kudeatuko du, orain arte bezala.