Errefuxiatuen eskubideen aldeko elkarretaratzera deitu dute biharko Mendaron

Barren.eus 2023ko eka. 19a, 09:44

lelopean elkarretaratzea egingo dute bihar Mendaron, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira. Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatu dute protesta ekitaldia.

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da ekainaren 20a, eta horren harira, hainbat elkarretaratze eta protesta ekitaldi daude antolatuta biharko, han eta hemen. Mendaron ere egingo dute berea, Tratu Onen Aldeko Taldeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deituta. Herriko Enparantzan izango da, 20:00etan. 2022an, 2.000 bat lagun Marokoren eta Espainiaren arteko muga zeharkatu nahian ari zirela Poliziak eragindako sarraskia, Greziako kostaldean joan zen martitzenean gertutako giza hondamendi handia, asilo eskaera ukazioak...funtsean, errefuxiatuen giza eskubideen urraketa oro salatuko dituzte biharko elkarretaratzean.