Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 01 mipequeno gran samurai Naizen kartelaNaizen Adingabe Transexualen Familien elkartearekin lankidetzan 'Mi pequeño gran samurai' dokumentalaren emanaldia antolatu du Mendaroko Udaleko Berdintasun Sailak ekainaren 4rako.

San Agustin kulturgunean izango da proiekzioa, domekan, 18:00etan hasita. Debalde. Ez da emanaldi hutsa izango, baina. Izan ere, dokumentaleko protagonista nagusia den Ekai Lersundi gaztearen (Ondarroa, 2001-2018) gurasoak ere gonbidatu dituzte saiora, bai eta Naizen elkarteko beste familia bat ere. 2019an bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi trans gazte ondarrutarraren istorioa kontatzen du dokumentalak.

Ekai Lersundiren aita Elaxarrek BARRENi orain gutxi emaniko elkarrizketa irakur dezakezue hemen: Elaxar Lersundi: “Kapritxoz inork ez du aukeratzen bide zailena bizitzeko”

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza