Abian da Saharako errefuxiatuentzako janaria biltzeko kanpaina

Barren.eus 2015ko urt. 20a, 16:56

Elikagaiak Mendebaldeko Saharako errefuxiatuei laguntzeko janari-bilketa hasi du Euskal Herriko Otsailak 27 elkarteak. Piztu itxaropena izena jarri diote kanpainari, eta Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuek elikagaietan dituzten premiak asetzea da helburua. Arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluzea zein sardinak oliotan eta konpresak behar dituzte, bereziki. 

Elgoibarren, Eroski (B. Ezenarro eta Santa Ana) eta BM supermerkatuetan jasoko dituzte eskatutako produktuak, hil bukaerara arte. Kanpainan parte hartzeko interesa dutenek bi modu dituzte Saharako errefuxiatuei laguntzeko: janari bilketan parte hartuz, edo diru-laguntzak emanez. Diruz lagundu nahi dutenentzat honako kontu korrontea zabaldu dute Euskadiko kutxan: 3035 0080 94 0800054177. Informazio gehiagorako: 619 029 648 edo koordinadora27febrero@gmail.com

Euskal Herriko otsailak 27 elkarteak jakitera eman duenez, Sahararen Aldeko 11. Euskal Karabana izango da aurtengoa, eta otsailean abiatuko dira Tindouferantz, batutako janari guztiarekin. Saharar errefuxiatuek hogeita hemeretzi urte daramazkite atzerrian, Aljreriako “hamadan”, eta nazioarteko laguntzak eusten ditu errefuxiatuen itxaropenak.