Mankomunitateak emandako datuen arabera, iaz 5.325 kilo kafe kapsula jaso zituzten eskualdeko Minigarbiguneetan eta, hori ikusita, horien birziklapena errazteko, 45 edukiontzi berri jarriko dituzte eskualdean, soilik kafe kapsulak jasotzeko, horietako zazpi Elgoibarren eta beste bi bi Mendaron.
2021eko martxoan ahalbidetu zuen Mankomunitateak kafe kapsulak minigarbiguneetan jasotzeko zerbitzua, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker. Dena dela, minigarbiguneetan orain arte emandako zerbitzuari eutsiko diote. Kapsulak jasotzeko zerbitzu berriaren kudeaketa, aldiz, Ekogras enpresari esleitu diote, eta Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza bati esker finantzatuko dutela jakinarazi du Mankomunitateak.
- Elgoibarren, edukiontzi berriak kale hauetan ipiniko dituzte: Bernardo Ezenarro; Toletxgain, San Roke, Basarte, Urazandi, Eulogio Estarta eta Altzolan.
- Mendaron, Kilimon Etorbideko 7. zenbakian eta Azpilgoetan ipiniko dituzte kafe kapsulak jasotzeko edukiontziak.