Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 21 Mausitxakoa mendaroko gaztaDebabarreneko lau gaztandegitako gazta eta bi baserritako sagardoa dastatzeko aukera izan dute gaur goizean Mendaroko plazara bildu direnek. Hotz hasi da goiza, jende gutxirekin, baina eguerdirako itxura polita hartu du azokak, eguraldi ona lagun.

 
Elgoibarko Mausitxako ardi gazta, Soraluzeko Egotzako ahuntz gazta, Mallabiko Axeleku gaztandegiko behi gazta eta Mutrikuko Goienetxeko ardi gazta, eta Mendaroko Etarte eta Ospas baserrietan ekoitzitako sagardoa. Bost euro ordaindu, eta nahi beste sagardo edan eta bost gazta-mokadu probatzeko aukera izan dute azokara bildutakoek. Eta nahiago zutenek, bi euroan bost pintxo jatekoa, sagardorik gabe. 11:00etan zabaldu dute azoka, baina eguerditik atzera ibili da jende gehiago, ohi legez. Gazta dastatu eta erosteko aukera ere izan da. 

2023 05 21 Mendaro gazta azoka Goienetxe

 

2023 05 21 Gazta azoka Mendaron

 

2023 05 21 Ospaseko sagardoa gazta azoka

 
 
2023 05 21 Mendaroko gazta azoka 2

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza