Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 19 Mendaroko udalekuakHaur Hezkuntzako hirugarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko 72 umek eman dute izena Mendaroko Udalak antolatu duen udaleku eskaintzarako.

Udaletik jakinarazi dute izena eman duten guztiek izango dutela lekua, eta beraz, ez dutela zozketarik egingo. Iaz, 65 umek eman zuten izena.

Hiru aukera zeuden izena eman nahi zutenentzat. Lehenengo txanda, ekainaren 26tik uztailaren 7a ; bigarren txanda, uztailaren 10etik 21era, edo hilabete osokoa, ekainaren 26tik uztailaren 21era. Udalekuak astelehenetik barikura egingo dira, 10:00etatik 13:00etara. 

Izena eman duten guztiei oharra bidali diete orain Udaletik, ordainketa egin behar dutela gogorarazten eta ordainketa egiteko kontu korrontea zehazten. Zalantzarik izanez gero, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi daiteke edo 943 033 282  edo  613 058 757 telefono zenbakietako batera deitu. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza