LGTBI-fobiaren aurkako elkarretaratzea egin dute ikasleek plazan, eta beste bat dago iragarrita arratsalderako

Barren.eus 2023ko mai. 17a, 14:01

Gaur da LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko aldarrikapenak plazara aterako dituzte Elgoibarren. Eguerdian Elgoibar BH Institutuko Hezkidetza Taldeko ikasleak batu dira Kalegoen plazan, eta arratsalderako beste elkarretaratze bat dago deituta.

Institutuko ikasleek estreinakoz antolatu dute era honetako elkarretaratze bat. Hezkidetza Taldeko kide diren hiru ikaslek hiru testu irakurri dituzte jendaurrean. eta gero elkarretaratze isila egin dute gero, ikasleek eta plazara batutako herritarrek.

LGBTI fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan ekintza sorta antolatu dute Elgoibarren, eta horren baitan, elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etan, Kalegoen plazan. Parte hartzera deitu dituzte herritarrak.


 • Trans erreaalitateak, kafe tertulian
Bihar, maiatzak 18, Hiruki Arroxakoek gidatutako kafe tertulia egingo dute Elgoibarren, "Trans errealitateak: Mitoak eta uste okerrak hausten" izenburupean. Antolatzaileek aurreratu dutenez, saioaren helburua da LGBTI+fobiaren markoa azaltzea eta Trans pertsonen inguruan dauden mitoak eta uste okerrak apurtzea. Aita Agirre kulturgunean izango da, 18:00etan.

 

2023 05 17 LGTBI fobiaen aurkako eguna elgoibar instikoak BARREN 3

2023 05 17 LGTBI fobiaen aurkako eguna elgoibar instikoak BARREN 2

2023 05 17 LGTBI fobiaen aurkako eguna elgoibar instikoak BARREN danak pano

2023 05 17 LGTBI fobiaen aurkako eguna elgoibar instikoak BARREN danak