Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 21 zabalduzureetxeaelgIreki zure etxea. Irabazi segurua kanpaina hasi du Eusko Jaurlaritzak herriz herri, eta bihar eta etzi (urtarrilak 21 eta 22) Elgoibarrera etorriko da. Udaletxeko arkupeetan jarriko dute informazio standa, 10:00etatik 18:00etara bitartean.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren baitako erakundea da Alokabide, eta alokairu soziala kudeatzen du. Abian jarri duten Zabaldu zure ateak, Irabazi segurua kanpainarekin etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratu nahi ditu Alokabidek. Elgoibarren ere eskuratu nahi dituzte etxebizitzak, eta asmo horretan, udaletxeko arkupeetan egongo da etxe bateko egongela irudikatzen duen standa, eguaztenean eta eguenean, 10:00etatik 18:00ak bitartean.

Alokabidek jakinarazitako datuen arabera, 80.000 bat etxebizitza huts daude Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian: “Etxebizitza guztien %8,7a”. Kanpainaren sustatzaileek adierazi dutenez, etxebizitza huts horietako 40.000 inguru bideratu daitezke alokairura. Era horretan, “helburu sozialaz” gain, etxebizitzaren problematikari aterabidea bilatzeko modu bat izan daitekeela uste dute. 

Hutsik dagoen etxebizitza bat duten jabeak animatu nahi ditu Alokabidek, Eusko Jaurlaritzaren bermearekin beraien etxebizitzak alokairuan jar ditzaten eta honetarako, etxe-jabeek Bizigune eta ASAP programak dituzte, eta hauen inguruko xehetasun gehiago jaso ahal izango dituzte Elgoibarko Kalegoen plazan jarriko duten “egongelatxoan”. Informazio zabalagoa jasotzeko, interesatuak 900 251 251 telefonora deitu dezakete edota www.alokabide.euskadi.net webgunean sartu. 

  • Informazio osoagoa Alokabideko zuzendari Irune Berasaluze mendaroarrak BARREN aldizkariari eskainitako elkarrizketa (BARREN 934-2015-01-16 - PDF)

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza