LGTBIQ+ fobiaren kontrako elkarretaratzera deitu dute Elgoibarko Institutuko ikasleek biharko

Barren.eus 2023ko mai. 16a, 09:34

LGTBIQ+ Fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, elkarretaratzea antolatu dute biharko Elgoibarko Institutuko Hezkidetza Taldeko ikasleek.

Elkarretaratzea Kalegoen plazan izango da, 12:00etan, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Iaz, Elgoibar BHIko Balio etikoko maila guztietako ikasleek harrotasunaren ikurrineko koloreekin margotu zituzten ikastetxeko eskailerak (argazkian).