Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 10 inakiiraola lesbosenMikel Aramendik eskaini zuen hitzaldiarekin hasi zen atzo, hilak 9, Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatutako errefuxiatuei buruzko zikloa. Gaur, berriz, Greziako Lesbos irlan boluntario egon den Elgoibarko Iñaki Iraolak bere esperientziaz arituko da Sutegixa gaztetxean.

Siriako gatazkaren eta errefuxiatuen irudiak zabaldu arren, gertatzen ari dena ez daki askok. Beraz, gatazkaren erroetara gerturatzeko eta Ekialde Hurbila hobeto ezagutarazteko zikloa antolatu du Elgoibarko Gazte Asanbladak. Atzo, martxoaren 9an, Siriako gatazka eta errefuxiatuen arazoa izan zituen hizpide Mikel Aramendi nazioarteko politikan aditua den kazetariak. (*Aramendik BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketa irakurri ahal izango duzue barixakuan)

Gaur, berriz, Lesbos irlan boluntario egon den Iñaki Iraola bere esperientziaz arituko da19:00etan Sutegixa gaztetxean. 

Zapatuan, kontzertua izango da Joseba B. Lenoir eta Dj Mg_Soundekin 23:00etan, gaztetxean hori ere eta sarrerak 3 euro balio du. Zikloa amaitzeko martxoaren 13an Ein Augenblick Freiheit filma emango dute 19:00etan gaztetxean. Irango errefuxiatu batzuen bizimodua da film horren ardatza.

2016 03 09 mikelaramendi hitzaldia2016 03 09 mikel aramendi hitzaldia1

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza