'Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz' solasaldia antolatu du Mendaroko EHBilduk hilaren 10erako

Barren.eus 2023ko mai. 8a, 08:47

 'Elkar zaintzeko sistema publiko baterantz' izena jarri diote solasaldiari eta Jabi Muñoz Morenok, Udal Hauteskundeetarako Mendaroko EH Bilduren zerrendakide izango denak, dinamizatuko du. Zaintzaren ereduaz solastuko direla aurreratu dute antolatzaileek, bizitzak erdigunean jartzeak esan nahi duenaz eta etorkizuneko erronkez. Elkar zaintzeko sistema publiko komunitario baten beharra aldarrikatzen du EH Bilduk, eta horretarako, egungo eredutik zer aldatu behar den errepasatuko dute. Haurren eta helduen zaintza, zaintzaileen egoera, familia barruko erantzukidetasuna... landuko dituzte, eta Udaletik egin daitekeenaz mintzatuko dira.