Herritarrek emandako bototan, 433 jaso zituen Uztargik eta 341 Lagun Betikoak-ek. Hirugarren pintxorik onena Ormola tabernak prestatutakoa izan zen, bai epaimahai ofizialaren arabera, bai herritarren arabera ere, eta Aitz Beltz tabernak egin zuen laugarren.Lehenengo hiru sarituek garaikur bana jaso dute, eta Uztargik, amantal bat ere bai. Lehiaketan botoa eman zuten herritar guztien artean 50 euroko hiru erosketa bono zozkatu zituen Udalak eta hauek izan dira sarituak: Ainhoa (abizenik ez dute jakinarazi), Ana Fernandez eta Oscar Lazpieza. Udaletik esan dute eurek jarriko direla saridunekin harremanetan. Era berean, eskerrak eman dizkiete parte hartu duten ostalariei, bai eta herritarrei ere.